Erregimen foralean Nafarroa Baiko bozeramailea den Maiorga Ramirezek “Nafarroako Gobernuaren gardentasun falta” salatu du Foru Hobekuntzaren Erreformarako negoziazioaren aurrean. “Gogoratu behar dugu araudi hau nafar guztiei zuzendua dagoela; nahiz eta UPNren eta PSOEren Gobernuek bakarrik negoziatuko duten”.
Era berean, Maiorga Ramirezek adierazi du: “Aldaketa honen aurrean genuen kezka areagotzen da, PP Madrilen bi gobernu hauek zehazten duten Foru Hobekuntzaren inguruko erreforma babestearen alde adierazi dela ikusirik”.
“Gogoratu beharra dago, PPko presidenteak gure eskubide historikoen kontra hitz egin duela behin baino gehiagotan, eta Errioxan alderdi honek duen sukurtsala izan dela lurralde foralen arau fiskalen kontrako inkonstituzionaltasun errekurtsoak bultzatu dituena”.
“Egoera hau araudiaren aldaketaren inguruko informazio faltari gehitzen zaio. PSNk berak atzo bertan PPri gaiaren berri eman behar izan zion, honek informazio faltaren inguruko gure salaketa baieztatzen duelarik”.