MAIORGA RAMIREZ (NABAI) “EKONOMIA KONTSEILARIAREN SENTSIBILITATE FALTA KRITIKATU DU”
(2010/Urtarrila/19)
   
 

Ekonomian Nafarroa Baiko bozeramailea den Maiorga Ramirezek “Álvaro Miranda Ekonomia kontseilariaren sentsibilitate falta kritikatu du, Nafarroan dauden 40.000 langabetuen aurrean”. Maiorga Ramirezek Ekonomia Kontseilariari erantzun dio “krisiari aurre egiteko bere planak ez duela funtzionatu, Nafarroan milaka bizilagunek jasan behar duten okerragotze ekonomiko eta soziala saihestu ez duelako; eta zoritzarrez, langabeziaren datuak beldurgarriak direlako”.


 


Nafarroa Baiko bozeramailearentzat “arduragabekeria ikaragarria da argudio triunfalistak erabiltzea, 40.000 pertsona lanik gabe geratu diren bitartean, milaka nafarrek UPNren gobernuak begi itxirik onartzen dituen Enplegua Araupetzeko Espedienteen ondorioak jasan behar dituztenean. Kontseilari jaunarentzak zifra hauek harro egoteko moduak al dira?


 


Nafarroa Bairentzat “gai sozialek duten aurrekontu mugatua, aurten dirulaguntzak kentzearen aurreikuspena, hezkuntza eta osasun publikoaren etengabeko desgastea etb. Ikusita, ezin da esan krisiaren kudeaketa ona izan denik”.


 


“Horregatik guztiagatik Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu umilagoa izatea, Nafarroak oraindik ere krisi honetan asko aurreratu behar duelako, honek esfortzua, lana eta egoera erreala zein den jakitea eskatzen duelarik”, amaitu du Maiorga  Ramirez.