NABAIk Iruña 2016 kandidatura sustatzeko udal Gobernuaren "geldotasuna eta ezintasuna" salatu du
(2010/Urtarrila/22)
   
 

Nafarroa Baiko bozeramaileak Iruñeko Udaletxean, Uxue Barkosek, bere "larritasuna" agertu du "Yolanda Barcinaren taldeak Iruña 2016, europear kultura hiriburuarako kandidatura sustatzeko erakusten duen ezintasuna eta ahulduragatik".


Uxue Barkos, Itziar Gómezekin emandako prentsaurre batean, gogora ekarri du "Barcina eta bere taldea izan zirela bere momentuan Iruña erakustoki honetan jartzearekin itsutu zirenak, eta orain erakustoki lotsagarri batean jarri dute, ez baitute askogurarik erakusten, eta hiriaren irudia gero eta gehiago makurtzen ari dira, lehia honetan parte hartzen ari diren Estatuko hirien artean azkenetakoak kokatuz".


"Ezin da onartu UPNk Iruña hautagai aurkeztea gutxien baloratuak dauden hirien artean kokatzeko; onartezina da", adierazi du NABAIko bozeramaileak. Eta gogoratu zuen jada 2006ko urrian onartu zuela osoko bilkurak Iruña lehia honetan sartzea. Hala, esan du momentu horretan Aralarrek eta EAk aurka bozkatu zutela, "baina ez hiriburutzaren aurka, baizik eta gauzak egiteko moduaren aurka, eta zoritxarrez, denborarekin arrazoia zutela agerian gelditu da".


Barkosek azaldu du osoko bilkura hartan Udalak 2016an hiriburutza lortzeko ibilbide bat finkatzea onartu zuela, baina ez da aurrera eraman. "2010ean gaude. Non ote dago ibilbide hura? Beste erakundeekin eta kultura eragileekin programazio adostu bat martxan jartzea onartu zen. Non dago?


Azkenik, kritikatu egin du web orrian, euskerazko edizioan, ortografia faltak daudela. 


Uxue Barkosek argitu du Iruñeko Udalak "lehen bait lehen" kandidaturaren plan zuzentzailea aurkeztera behartuta dagoela eta orain arte egindako gastuen fiskalizazioa eskatu dio udal gobernuari.


ERAKUNDEEN INPLIKAZIO FALTA


Bere aldetik, Itziar Gómezek kandidatura honetan kontutan hartzen diren bi irizpide nagusiak azpimarratu zituen: kultura propioaren ekarpena eta proiekzioa, eta 'hiria eta bere hiritarrak' izenburupean, herritarren parte hartzeari dagokiona.  Bi sailetan udal taldearen kudeaketa "zero azpitikoa dela" adierazi du "alde batetik, programazio kulturalean udalaren inbertsioa eta programazioa atzera egin duelako" azken boladan, "aldiz, edozein espresio kultural herrikoia areriotasunez hartzen da, eta zigortu egiten da".


Kultura batzordeak behin eta berriz eskatu eta gero, udal taldeak bere garaian jakitera eman zituen ekimenak ez direla bete kritikatu du Itziar Gomezek, eta hainbat eredu ipini ditu: "kandidatura sustatzeko akordiorik ez dago gainontzeko beste erakundeekin, lortu izan duen atxikimendu bakarra, Gobernuarena eta Parlamentuarena, ohargabe pasatu izan dira", berriz "Iruñean dauden hiru unibertsitateak ez dira ezta kontutan hartu ere" helburu honetan. Hala, Fiturren iaz kandidatura "Nafarroako stand-aren atzean" egoteak lotsagarritzat jo du, "aurten aldiz, ez da ezta aipatu ere -kritikatu du - hain justu kandidatura sustatzeko urtean". "Ez dugu ezta gurekin senidetua dagoen Baiona hiriaren atxikimendua lortu, Donostiari eman bait dio". Laburbilduz, "ez zaio gizarteari huts egin, ilusionatu ez baitzaio".