MAIORGA RAMIREZ (NABAI): “UPNk FORU HOBEKUNTZAREN ERREFORMA NAFARROAKO GOBERNUAREN BOTEREA AREAGOTZEKO ERABILI NAHI DU”
(2010/Urtarrila/22)
   
 
Foru Araubidean Nafarroa Baiko bozeramailea den Maiorga Ramirezek salatu du “UPNk oposizioari ezkutatu diola Foru Hobekuntzaren Erreforma murriztua Nafarroako Gobernuaren indarra areagotzeko erabili nahi duela”.

Maiorga Ramirezek adierazi du “Foru Hobekuntzaren inguruan UPNk aldaketaren bat jakinarazten duen bakoitzean, Nafarroako Gobernuaren konpetentziak sendotzeko dela, hala nola bere Presidentearenak”. “Kasu honetan Nafarroako Gobernuaren esku geratuko litzatekeelarik legeak onartzeko gaitasuna, lehenago Nafarroako Parlamentuan eztabaidatuak eta moldatuak izan gabe”.

“Ikusten ari gara Nafarroako Gobernua bere botereren alde egiten duten aldaketa huts eta puntualekin pozten dela, eta garrantzitsuena ahazten duela: nafar guztiontzat ondorio positiboak izango lituzketen konpetentzia berri eta garrantzitsuak lortzeko negoziazio zorrotza sustatzea “