NAFARROA BAIK NAFARROAKO INSTITUTUETAKO ZUZENDARIEN ELKARTEAREKIN ETA HERRIKOA FEDERAZIOAREKIN LAN SESIO BANA ESKATU DU PARLAMENTUAN, TESTU LIBURUEN LEGEAREN FUNTZIONAMENDUAREN INGURUKO BALORAZIOA EGIN DEZATEN
(2010/Urtarrila/28)
   
 

Institutuetako Zuzendariek liburu maileguak dirulaguntza bihurtzea eskatu dutela ikusirik Nafarroa Baik bi lan sesio egiteko proposamena egin du Parlamentuan. Zehazki koalizioak Nafarroako Institutuetako Zuzendarien Elkartearekin eta Herrikoa Federazioarekin lan sesio bana egiteko eskatu du, beraiek testu liburuen legearen funtzionamenduaren inguruko balorazioa egin dezaten.


 


Zentzu honetan, Hezkuntzan Nafarroa Baiko bozeramailea den Maria Luisa Mangadok gogoratu du “Lege honen tramitazioan koalizioak ez zuela alde bozkatu, beste talde parlamentarioek onartu ez zutelako material osagarria dohain izatea; ondorioz lege hau herren geratzen zelarik, orain ikusi den moduan”.


 


“Gainera, dohainekotasun programan parte hartzen duten familiek ezin dituzte gainerako materialak erosteko dirulaguntzak eskatu, eta honek dakar Legeak, berriz ere, egoera ekonomiko okerragoan dauden familiei ez diela mesederik egiten.


 


Beste alde batetik, Nafarroa Baik, Alberto Catalan, Hezkuntza Kontseilariaren agerraldia eskatu du, “Estatu mailan hezkuntza kontseilarien bileran Nafarroako Gobernuak egin dituen proposamenak azal ditzan”.