|
Nafarroa Baiko Landa Garapen eta Ingurumeneko bozeramailea den Aitor Etxarrik salatu du “Nafarroako Gobernuak Assaf eta Lacaune arrazak Erronkari Jatorrizko-Izendapenan erabiltzen jarrai dezaketela erabaki izana, Bruselek jarduera honen aurrean adierazi duen aurkakotasuna kontuan hartu gabe”.
Parlamentari honek Kontseilariari egindako galdera batean, Begońa Sanzberrok erantzun du Assaf eta Lacaune arrazak erabili ahal izango direla “Babes Nazional Iragankorra aldatzen ez den bitartean edo Europako Komisioak Erronkariko Jatorrizko-Izendapenaren baldintzak aldatzeko egin den eskaeraren inguruko erabakiak hartu arte”.
“Hau da, nahiz eta dagoeneko Bruselasek erabaki duen Jatorri-Izendapen honetan ezin direla kanpoko arrazak erabili, Nafarroako Gobernuak ez dauka inolako asmorik bere jarrera aldatzeko”, adierazi du Aitor Etxarrik. Honek dakar kanpoko arrazetako esnea erabiltzen jarraituko dela, orain gertatzen ari den bezala, eta Nafarroa Baik duela hilabete batzuk salatu zuen bezala”.
“Horregatik Nafarroako Gobernuaren errespontsabilitate falta salatu nahi dugu eta eskatzen diogu benetan Nafarroako Pirineoaren garapenerako behar den moduan lan egitea, eta Ministeriok kanpoko arrazak erabiltzearen alde hartu duen jarrera aitzakiatzat ez hartzea”. |