Zabaletak dio langabeziaren hazkundea “oso albiste txarra” dela langileentzat “eta Nafarroarentzat oro har”
(2010/Otsaila/2)
   
 

Ampliar (eus)

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak gaur goizean esan duenez, “langabeziak Nafarroan izan duen hazkundea “albiste larria da langabetuentzat eta Nafarroarentzat oro har”.



Patxi Zabaletak azaldu duenez, “Nafarroako langabeziaren datua oso larria da, eta lehenengo eta behin, gure elkartasuna adierazi behar diegu lan gabe geratu diren pertsonei eta haien familia eta hurbilekoei”.


Nafarroa Baiko bozeramailearen aburuz, “datu horrek agerian jartzen du beste behin zaharkituak geratu direla indarrean dauden eta urtean hainbesteko diru publikoa behar duten enplegu politikak eta planak”.


“43.000 pertsonen kopurua gainditu izana kezkagarria da oso, are gehiago kontuan hartzen badugu Nafarroak 600.000 biztanle dituela; horrek agerian uzten du egoeraren larritasuna. Zentzu horretan, hurrengo hilabeteetarako egoera kontuan izan beharko dugu metalaren sektorean eta beste sektore batzutan, aurrean daukagun etorkizuna nahiko beltza delako”, agertu du Zabaletak.


Nafarroa Baiko bozeramaileak dei berezi bat egin du: “Nafarroa Baitik dei egiten dugu eragile sozial guztiak, inor baztertu gabe, eta sindikatuetaz ari naiz, proposamen eta ahalegin bateratu batzuen inguruan biltzera. Albiste eta egoera honen aurrean, bultzada sozial handi baten premia dugu”.