(2010/Otsaila/3)
   
 

Iruñeko Udaleko Nafarroa Bai Udal Taldeak ondoko mozio hau aurkeztu du Osoko bilkuran, eztabaidatzeko eta bozkatzeko


 


MOZIOA:


 


            Orain dela ia urtebete, Osoko bilkura honetako gehiengoak gure hiriko kaleak elebitan errotulatzeko erabakia hartu zuen, eta elebitako errotulazioa bermatzeko modu bakarraren alde ere egin zuen; hots, Alkatetzak, ebazpenaren bidez, onespena eman diezaiola euskarazko eta gaztelaniazko kale-izendegiari.


 



09-OTS-20ko OSOKO BILKURA


«ERABAKI DA:


 


            1.- Alkatetza premiatzen da, aurrez Udal Taldeekin akordioa eginda, ebazpena eman dezan gaur egun erabiltzen den hiriko kale-izendegi elebiduna ofizialki onesteko (mapak, Posta Zerbitzua, telefono-aurkibidea, GPS zerbitzuak... behin betiko erregulatzeko).


 


            2.- Udalak azken aldaketak sartu baino lehen erabilitako elebitako errotulazio-eredua erabiliko eta/edo huraxe leheneratuko du.»


 


 


 


Urte osoan, eta Osoko bilkuraren erabakiak agindutakoa urratuz, UPNko Gobernu Taldeak erabiltzen jarraitu du Osoko bilkura honen gehiengoak errefusatutako eredua, bai kale berriak izendatzerakoan bai kale-plakak errotulatzerakoan; gainera, elebitako plakak kendu eta, haien ordez, gaztelania hutsezkoak jarri ditu.   


 


Holako jarduketa politikoak argi adierazten du Osoko bilkuraren gutxiengoaren –hau da, UPNren– jokabide larderiatsu eta errespetugabea, eta gainera, berekin dakar Euskararen Udal Ordenantzako bi artikuluren urraketa:


 


1.                          8. artikulua,  hauxe baitio argi eta garbi: Hartara, elebitan eginen da: c) eraikin, karrika eta eremu publikoetako errotulazioa”.


 


 


2.                          21. artikulua, hauxe baitio: Halaberean, udaleko organo eskudunak kale-izendegia onetsiko du


 


 


 


Udalak eskura du eta erabili egiten du kale-izendegi guztiaren elebitako bertsioa, erabat eguneratua dagoena; baina hala ere, oraindik ez da Alkatetzaren Dekretu bidez onetsi, Ordenantzak xedatutakoarekin bat; hain zuzen ere aurreko legealdian UPNk eta CDNk proposatutako aldaketa baten ondorioz (2005eko iraila).


 


Udala premiatu nahi dugu, beraz, Ordenantzako bi agindu horiek betetzera, eta horretarako, Osoko bilkuran erabaki hau aurkeztu dugu:


 


 


 


 


 


ERABAKIA:


 


1.                          Udalak, euskarari buruzko Ordenantzako 8. artikulua erabat betetzeko, Iruñeko karrika guztietan aplikatu eta/edo leheneratuko du bi hizkuntzen arau morfosintaktikoak errespetatzen zituen elebitako errotulazio-eredua.


 


2.                          Euskarari buruzko Ordenantzako 21. artikulua erabat betetzeko, Alkatetza premiatzen dugu ebazpena ematera, gaur egun hainbat zerbitzutarako (Posta, Telefónica eta GPS zerbitzuak) erabiltzen den elebitako kale-izendegia ofizialki onets dezan.