Nafarroa Baik Los Arcoseko zirkuituko kudeaketa eta bideragarritasun plana eta ekarpen publikoen desglosea eskatu ditu
(2010/Otsaila/9)
   
 

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak Los Arcoseko Zirkuituari buruzko dokumentazioa eskatu du Nafarroako Parlamentuan, egitasmo horren ezaugarri nagusiak zeintzuk diren jakiteko, orain arte horiek ezagutzea ezinezkoa izan delako.



“Nafarroako Gobernuari eskatzen diot Los Arcoseko Zirkuituaren egitasmoaren berri izan zenetik edozein Departamentuk edo enpresa publikok egindako diru ekarpen zeintzuk izan diren jakinaraztea”, esan du Jimenezek.


Era berean, Nafarroa Baik zirkuituaren kudeaketa eta bideragarritasun plana eskatu du. Txentxo Jimenezek gogoratu duenez, “eskaera bera egin genuen orain urtebete, eta orduan, Gobernuak erantzun zigun oraindik ez zeukatela prest kudeaketa eta bideragarritasun plana, enpresa pribatu bati egindako eskaera oraindik ez zelako gauzatu”.


Halaber, Nafarroako Gobernuak edo SPRIN enpresa publikoak zirkuitua kudeatuko duen enpresarekin egindako hitzarmen edo kontratua ere eskatu da.


Koalizioko parlamentariak adierazi duenez, “zirkuituak daukan okupazio maila jasotzen duten dokumentazioa eta informazioa ere eskatu ditut”.

“Proiektu hori garatzean izan den ezkutatzeko nahiarekin amaitzea eta horren inguruko xehetasun guztiak ezagutzea beharrezkoa da, horrek interes publikoan izango duen eragina zein izango den jakiteko”, esan du Jimenezek.