Nafarroa Baik proposatu du Gobernuak langabezian eta prestazio gabe dauden pertsonen egoerari buruzko txostena egitea
(2010/Otsaila/11)
   
 

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak mozioa aurkeztu du Parlamentuan, eta bertan eskatzen zaio Nafarroako Gobernuari langabezian edota langabezia prestazioa agortuta dauden pertsonen egoera ekonomikoari buruzko txosten zehatza egitea. Era berean, hiru hilean behin txosten berritu horren edukia Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguari azaltzea eskatu du.



Koalizioko parlamentariarentzat, “langabezian dauden pertsonek bizi duten egoera zein den ezagutzea eta aztertzea beharrezkoa da, beren beharrei erantzuteko neurri eraginkorrak indarrean jarri ahal izateko”. Txentxo Jimenezek gogoratu zuenez, “langabezian dagoen pertsona kopuruak gora egin du nabarmen azkenaldia, eta Nafarroan 43.000 izatera iritsi dira, eta gero eta gehiago dira lanik gabe eta langabezia prestazio gabe dauden herritarrak”.


Nafarroa Baiko parlamentariak beste ekimen bat ere aurkeztu du: “Beharrezkoa da Gizarte Segurantzaren Legea aldatzea, Espainiako Gobernuak 1992an egin zuen enpleguaren erreformaren ondoren, langabezia prestazioa jasotzeko epea aldatu zelako, sei hilabetekoa izatetik lau hilabetekoa izatera pasatuz”. Zentzu horretan, Txentxo Jimenezek proposatu du langabezia prestazioa jasotzeko baldintzak eta epea 1992aren aurrekoak izatea.


Koalizioko parlamentariak adierazi duenez, “krisiaren ondorioz, salbuespeneko egoera batean gaude, eta horri aurre egiteko, salbuespeneko neurriak jarri behar dira indarrean. Gure ustean, Erkidegoan egoera horretan dauden pertsonak nola dauden jakin behar dugu”.

Amaitzeko, Nafarroa Baik aurkeztutako proposamenean Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio langabezian dauden eta prestazioa agortuta duten pertsonei laguntzeko aldi baterako programa aurkeztea, eta beste gauza batzuen artean, enplegurako sarbidea errazteko formakuntza programak lantzea.