Nafarroa Baik salatu du Nafarroako Gobernuak kutxen foru legea modu nabarian ez duela betetzen
(2010/Otsaila/22)
   
 

Ampliar (eus)

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak gaur goizean adierazi duenez, “Miguel Sanzek eta bere gobernuak modu nabarian” ez dute betetzen 1986tik datorren kutxen foru legea. Horregatik, IUNek proposatzen duen legearen zatikako aldaketa ez dela nahikoa.



Bozeramaileen Mahaia eta Batzordea hasi baino lehen, Zabaletak agertu du hori ez dela foru legeen kontua. “Nafarroako Kutxaren pribatizazioaren kontua oso larria da, konponbiderik ez duelako. Izan ere, badago foru lege bat 1986tik, baina UPNren gobernuek etengabe utzi dute betegabe”. Gaineratu duenez, “eskandalu politiko oso larri baten aurrean gaude, eta ziurrenik, prebarikazio kutsuak dauzka”.


Zabaletak gogoratu duenez, Nafarroako Kutxak azterketa bat egingo du erakunde publikoa den edo ez eta Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea den neurrian bateraezintasunen bat daukan argitzeko. Gogoratu duenez, azterketa hori egingo du Nafarroa Baik eskatuta, eta UPNren kontrako botoarekin.

Nafarroa Baiko bozeramailearen hitzetan, “Nafarroa salbuespen eskandalagarria da kontu honetan, eta zehaztasunik gabeko finantza abentura batean, inkognita asko dauden egoera batera eramaten ari dira guztia”.