Zabaletak ohartarazi du egun bizi dugun krisia egiturazkoa dela, “eta horrek erabaki garrantzitsuak hartzera behartzen gaitu; eta batez ere, langabezian dauden pertsonei arreta berezia eskaintzera behartzen gaitu, subsidio gabe geratu diren horiei arreta berezia eskainiz”.
Koalizioko bozeramaileak agertu duenez, “Nafarroako langabeziaren egiturazko arazoari aurre egiteko Nafarroa Plangintza eta Moderna Plana ezegokiak eta eragin gabekoak direla ikusi ondoren, norbera mugak ezagututa eta zintzotasunetik abiatuta, beharrezkoa da neurriak hartzea, eta ez dira propagandarako eta egoeraren araberako neurriak hartu behar, krisiari aurre egiten zaionaren itxurak emateko, krisi honen izaera egiturazkoa delako”.
“Enplegu planak eraginkortasunik gabekoak direla ikusi da. Hala ere, arreta deitzen du krisiaren aurretik Gobernuak bere burua txalotzen zuela langabeziaren datuengatik, eta orain, datuak txarrak direnean, Nafarroarekin zerikusia ez duten egoerei eta erantzukizunei leporatzea 43.770 pertsona langabezian egotea”, azpimarratu du.
Horregatik guztiagatik, koalizioko bozeramaileak Sanzi galdera zuzena egingo dio etorkizuneko bere plangintzei buruz, “Nafarroako milaka familien egoera oraindik eta okerragoa izan ez dadin”.