Nafarroa Baik Kutzen agerraldia eskatu du, Osasunbideko diruen kontu-hartzearen gaineko informazioa eman dezan
(2010/Martxoa/16)
   
 

Asun Fernandez de Garaialde Nafarroa Baiko osasun arloko bozeramaileak Maria Kutz Osasun kontseilariaren premiazko agerraldia eskatu du, batzordean azal dezan gaur komunikabideetan azaldutako albistea, hau da, Osasunbideko diruen kontu-hartzea.



Koalizioko bozeramailearen hitzetan, “albiste honek agerian uzten du Nafarroako Gobernuan UPN egiten ari den kudeaketa negargarria, eta PSN horren konplizea da. Orain hiru hilabete, aurrekontuak onartu zituzten, eta hor osasunerako diru-partida jakin bat jaso zuten, eta orain ikusi dugu Nafarroako Osasun Zerbitzuko kontratazioetarako diru-partidak agortuta daudela”. Asun Fernandez de Garaialdek azpimarratu duenez, “UPNk eta PSNk txarrak eta errealitatean oinarritzen ez diren aurrekontuak onartu zituzten”.


 


Era berean, Nafarroa Baiko parlamentariak ohartarazi duenez “UPNk aitzakia bezala jartzen du honek guztiak ez duela eraginik izango herritarrei eskainitako zerbitzuan, baina hori ez da egia. Osasun zerbitzu publikoaren kalitatea okerrera doa, eta nafarrak hori pairatzen ari dira”. Zentzu horretan, Fernandez de Garaialdek “erantzukizunez” jokatzeko eskatu dio UPNri: “Ez dezala aitzakiarik jarri, eta Osasun Departamenduko kudeaketa txarrarekin amaitzeko neurriak har ditzala”.


 

Koalizioko bozeramailearen hitzetan, “langileen falta eta eskaintzen den zerbitzuaren kalitatea bateraezinak dira; gainera, Nafarroako osasun Zerbitzuko langileen eskubideak urratzen ari dira”.