“Erabaki honek etorkizuna hipotekatzen du, gaur profesionalak faltan baldin baditugu hemendik urte batzuetara, kontratazioak geratzeko bezalako neurriekin, arazoa askoz handiagoa izango da eta horrek eragina izango du eskaintzen den zerbitzuaren kalitatean”, esan du Fernandez de Garaialdek.
Nafarroa Baiko bozeramaileak “Kutz anderea Osasun Departamendutuak egiten ari den kudeaketa negargarria” salatu du. “UPN bere buruarekin gustura dagoela ematen duen arren, osasun etxeak gainezka daudela ikusten dute herritarrek; itxaron zerrenda luze-luzeak daude. Gainera, orain hiru hilabete onartutako diru partidak bertan behera utzi dituzte”.
Era berean, Fernandez de Garaialdek adierazi duenez, “Sanz eta UPNk, Osasun Departamentuaren kudeaketa txarrari aurre egin beharrean, aurpegia zuritu nahi dute kontseilariari egindako argazkien bidez, baina horren bidez ez dute lortuko Departamentuan gero eta handiagoak diren zuloak estaltzea”.