Horren aurrean Nafarroa Baik alternatiba gisa PSNk aurkeztutako testu alternatiboa aurkeztu dio, ETAren biktimez harago GAL, BVB eta bestelako erakunde armatuek eta motibazio politikoak eragindako biktimak ere aintzat hartzen dituena.
Koalizioak salatu duenez, "beste erkidego batzuetan, EAEren kasuan, alderdien esfortzuak biktimen legea beste hainbat talde parlamentariok ere babestea ekarri" zuela. "Aldiz, Nafarroan, UPN-PSN bikoteak, beste batzuen laguntzarekin, pertsona guztientzako giza eskubide guztiak defendatzen dituen legezko arau bat izatea itxi du".