Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak adierazi duenez, “Pirineotako 2007-2009 Plangintzaren barruan zeuden proiektu edota lan guztiak amaitzeke daude oraindik, zoritxarrez, nahiz eta Plangintza nagusi horren epe formala amaitua egon”.
Zentzu horretan, koalizioko parlamentariak ohartarazi duenez, “oso garrantzitsutzat eta egin beharrekoak ematen ziren proiektu edota lan asko, batez ere Pirineotako hiru bailarei dagokienez, hastapeneko fasean daude edo hasi ere ez dira egin”.
Txentxo Jimenezen hitzetan, “inguru horretarako plangintza berria egitea agindu zion Gobernuari Parlamentuak, eta oraindik erantzunaren zain gaude, baina orain, jada hartuak dituen konpromisoak betetzeko exijitu beharrean gaude, eta onartua den Plangintzako lanak abian jartzea exijitu nahi diogu Gobernuari”.