Nafarroa Baik Sanferminetako Museoa "berehala" geldaraztea eskatu du bideragarritasun plan "serio eta zorrotz bat" egin arte
(2010/Apirila/9)
   
 

Nafarroa Baiko udal bozeramailea Uxue Barkos Itziar Gómezekin batera agertu zen komunikabideen aurrean, Museoaren bideragarritasun plan “zorrotz eta serio” bat beharrezkoa dela azpimarratuz, "proiektu honek motore ekonomikoa bihurtzeko benetan dauzkan aukerak eta Yolanda Barcinak iruindar guztiei gutxienez 50 urtez ezarri behar digun mantendu beharreko azpiegitura honen kostea jakin ahal izateko”.



Gainera, kritikoa agertu zen orain dauden bideragarritasun planekin – bat 2004koa eta bestea enpresa batek egina 2009aren bukaeran –, bere ustez, hain koste haundia duen azpiegituraren bideragarritasuna ezin delako oinarritu duela sei urte beste proiektu ezberdin batetarako egindako plan batean. Azkeneko planari buruz -2009koa- Uxue Barkosek gogora ekarri zuen Nafarroa Baik bere zorroztasun eza agerian utzi zuela prentsaurreko batean orain dela hilabete bat, kalkuluak ezinezko aurreikuspenetan oinarritzen baitzituen, esate baterako, txartel-kutxa bitartez aipatzen zen diru sarrera Reina Sofia Museoak lortzen dituenen protzentai haina zen.


 


KONTUEN GANBARAREN TXOSTENA: YOLANDA BARCINARI OHARRA



   Uxue Barkosen ustez, Kontuen Ganbararen txostena Yolanda Barcina alkatesarentzat “ohar bat da” eta gogoratu zuen “oraindik bideragarritasun plan serio bat ez daukagula, duela hamar urte hasitako proiektu honek jada hainbat milioi euro kostatu zaizkigula”. Barkosen ustez egoera “izutzekoa da”, izan ere, “Kontuen Ganbarak eskaera hau bera egin zion Udalari 2005ean”.



   Nafarroa Baiko bozeramailearen aburuz, "Yolanda Barcinaren egiteko modua txapuza da”, eta ohartarazi zuen bideragarritasun planik gabe “Sanferminetako Museoa inbertsioa baizik Yolanda Barcinaren obsesioa” dela.

 Bere aldetik, Itziar Gómezek adierazi zuen Sanferminetako Museoarekin aurrera jarraitzeko “hiriarentzat motore ekonomikoa izan behar duela eta onibar publikoen etorkizuna bermatzen dituela ondorioztatzen duen plan bat ezinbestekoa da”. Nafarroa Baiko zinegotziak azaldu zuenez, proiektuaren baldintza pleguan “soilik bitan aipatzen da bideragarritasun ekonomiko plana", eta azkeneko hamabost egunetan UPN-k erakutsitako argumentazio aldaketa azpimarratu zuen. “Bi astetan, zorroztasun ezagatik Nafarroa Baik otsailean kritikatutako bideragarritasun plana alde batera utzi eta 2004koa erabiltzetik, hau ahaztu eta etorkizunean beste plan berri bat egingo dela ziurtatzera pasatu da. Beraz, UPN-ri eskatzen dioguna argitasuna da, politikan eta kudeaketan argitasuna oso garrantzitsua baita”.