NaBaik Osasun Kontseilariaren urjentziazko agerraldia eskatu du, Gobernuak Abortuaren Legeari helegitea aurkezteko hartu duen erabakia azaldu dezan
(2010/Apirila/20)
   
 

Nafarroa Baiko Osasun batzordeak prentsaurrekoa egin du gaur goizean Iruńean, eta azaldu duenez, Osasun Kontseilariaren urjentziazko agerraldia eskatu du, Gobernuak Abortuaren Legeari helegitea aurkezteko hartu duen erabakia azaldu dezan.



Asun Fernandez de Garaialde Nafarroa Baiko osasun arloko bozeramailean esan duenez, “Nafarroak gizarte zibil aurreratua eta tolerantea du, eta egoera honetan Estatuko Gobernu atzerakoienarekin topatzen da, tertuliakide atzerakoiei men egiten diena”. Gaineratu duenez, “haurdunaldiaren borondatezko etetea bezalako gai batean esku-hartzen duen gobernuaren aurrean gaude, indarrean dagoen legea behin eta berriz betetzen ez duena. Kalte oso larriak eragin ditu ehundaka emakumerengan, hauek gutxietxiz eta irainduz”.


 


NaBaik uste du UPNren Gobernuak gero eta gehiago jartzen duela agerian agortutako formula dela, estatuan eskubide zibilen arloan jarrerarik atzerakoienen ordezkaritza hartu duena. “UPNk eskuin muturraren lekua hartu nahi du gai politikoetan”, adierazi du koalizoko bozeramaileak.


 


Bukaerako bostgarren xedapenak literalki honela dio: “Dagokien konpententzia autonomikoei kalterik egin gabe, lege honen aplikazio eremua Estatu guztian izango da. Osasun erakundeei dagokie bermatzea osasun publikoan prestazioa ematea haurdun dagoen emakumearen Autonomia Erkidegoan, haurdun dagoen emakumeak hala eskatzen duenean”.


“Nafarroan egingarria da hau”, esan du Fernandez de Garaialdek. “Bestelakoa da UPNren gobernuak, bere ideologiaren inposizioagatik, egin nahi ez izatea. NaBaik Nafarroako emakumeen eskubideen alde borrokan jarraituko du, Nafarroako emakumeek Nafarroan bertan eten ahal izan dezaten bere haurdunaldia, eta osasun publikoan”.


 


“Zorionez, uste dugu Nafarroako gizartea gizarte anitza eta aurrerakoia dela, eta UPNren ekintza propagandistiko hau lotsagarri utziko duela”, adierazi du.


 


Forua eskubideen aurka egiteko erabiltzea forua bera “prostituitzea” dela nabarmendu du, “eskubide historikoen interpretazio demokratiko eta moderno bakarra erabakitzeko eskubidea eta eskubide zibilak defendatzea da”.


 


Nafarroako Gobernuak Nafarroako emakumeek haurdunaldia borondatez eteteko dituzten eskubideak bermatu eta betearazi behar dituela azpimarratu du NaBaiko bozeramaileak.