“Egun gutxi barru jakingo dugu langabezian zenbat pertsona dauden, baina horren aurretik, erantzukizunez jokatzeko eta neurri ekonomiko eta sozial serioak indarrean jartzeko deia egiten dugu Nafarroa Batik”, azpimarratu du Zabaletak.
Koalizioko bozeramaileak azaldu duenez, “enpleguaren datu txarrari gaineratu behar zaio Nafarroako zorrari buruzko oso kalifikazio kaskarra ezagutu berri dugula. Horren esangura edo garrantzia ez da handitu behar, baina kontuan izan behar dira”.
Amaitzeko, Zabaletak nabarmendu duenez, “beharrezkoak dira zuhurtasun neurriak, kudeaketa garbia, ustelkeriarekin amaitzea eta ekimen jarduerak abian jartzea, eta aldi berean, lan baldintzak errespetatzea”.