Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko tokiko administrazioetan gaietarako bozeramaileak adierazi duenez, “joan den 20 urtean, udal idazkari gehienak behin-behinekotasun egoera batean daude, eta orain dela 5 urte, horien gaikuntzarako prozesua jarri zen abian, baina porrot egin zuen. Gaikuntza prozesuak berriro porrot egin dezake, legalitate eta berdintasun aldetik ezartzen diren irizpideak eta bermeak aproposak ez badira”.
Jimenezek salatu duenez, “Tokiko Administrazioen Sailak prozesu berria zabaldu du orain, eta horren bitartez behin-behinekotasun egoera konpondu nahi da, urteetan egoera horretan dauden udal idazkarien egoera konponduz. Baina gaikuntza prozedura ez da irizpide eta berme nahikoekin egiten ari, eta horrela eginez gero, udalek egun daukaten arazoa ez da behin betiko konponduko”.
Nafarroa Baiko bozeramaileak ezagutu nahi ditu Nafarroako Gobernuak erabiliko dituen irizpideak, gaikuntzarako zeintzuk prozesu eta froga egingo dituen eta zeintzuk bermerekin ari den lanean, “errekurtsoen ondoren prozesu osoa bertan behera ez gelditzeko berriz”.
Txentxo Jimenezen aburuz, “harrigarria da prozesu hau orain abian jarri izana, eta ez dakigu hori egiteko une aproposa ote den. Gure ustean, udal maparen inguruko ponentziaren eta udalen eskumen banaketaren eztabaida amaitu beharko litzateke lehendabizi. Hortik ateratako ondorioekin irizpide argiak presta daitezke, etorkizunerako ikuspegi garbiarekin, horrela landu behar baita Nafarroako udaletako idazkaritza zerbitzuen definizioa”. Gaineratu duenez, “era horretara biztanleriaren, zerbitzuen eta arretaren masa kritikoa zein den, horixe izan behar baita era honetako udalerrietako zerbitzuak arautzeko modurik onena”.
Horregatik guztiagatik, Nafarroa Baik kontseilariaren agerraldia eskatu du, “Sailaren jarrera zein den ezagutzeko eta Nafarroa Baik gai honen inguruan dauzkan proposamenak helarazteko”.