Nafarroa Baik Lakabeko tunelean egiten ari diren lanek Aezkoa, Artze eta Beteluko herritarrei eragiten ari zaizkien kalteei buruz galdetuko dio Gobernuari
(2010/Maiatza/7)
   
 

Koalizioko parlamentariak ohartarazi duenez, “Mendialdeko herritarrei mugikortasun arazo handiak eragiten ari zaizkie, eta eragin zuzena dute oinarrizko zerbitzuetan: hezkuntza, osasuna, aisialdia eta lana”.


 


Nafarroa Baiko parlamentariak galdetuko du ea tunel hori zen aukera bakarra. “Nafarroa Bai, berez, jarduera horren aurka ez dago. Baina jakin nahi dugu ea hori ote zen zeukaten aukera bakarra. Errepidea erabat ixten dutela kontuan izan behar da. Herritarrei eta errepideen erabiltzaileei kalte txikiagoa eragingo liokeen beste tunelen bat ez ote dagoen Nafarroan galdetuko dugu”.


 

Txentxo Jimenezek azpimarratu duenez, “Lakabeko tunelaren egokitasunari eutsiz gero, zergatik ez du Gobernuak bestelako konponbide alternatiborik bilatu? Izan ere, errepidea erabat ixten dute, eta erabiltzaileek kilometro asko egin behar izaten dituzte, beste errepide batetik. Aurreikuspenarekin jokatuz gero, tunelaren bazter batean dagoen bidexka bat egokitzeko aukera izango zen, eta hori irtenbide aproposa izango litzateke herritarrentzat”.