Nafarroa Baik proposatu du Gobernuak mendiko aterpe libreen sare bat sortzea, Nafarroako Federazioaren eta klubekin elkarlanean
(2010/Maiatza/10)
   
 

Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak mozioa aurkeztu du Parlamentuan eztabaidatua izan dadin. Bertan Gobernuari eskatzen zaio “Nafarroako Federazioaren eta klubekin elkarlanean jardunda mendiko aterpeen sare bat eraiki ahal izateko, dauden aterpeak konpontzeko eta berriak egiteko lana egin dezala”.



“Mendirako zaletasuna oso errotua dago gure Erkidegoan. Goi-mailako mendizaletasunetik hasi eta milaka herritarrek egiten duten jarduerara, mendizaletasuna ohikoa eta naturala da gure artean”, ohartarazi du Jimenezek. Gaineratu duenez, “Nafarroan aukera handia dago kirol eta aisialdi hori egiteko. Gure erkidego osoak aukera eskaintzen du”.


 


Nafarroa Baiko parlamentarioak azaldu duenez, “Federazioaren eta kluben lanari esker, eta azken urteetan Parlamentuaren eta Gobernuaren laguntzarekin, ehunka bide zabaldu edo konpondu dira, kirol hori egin ahal izateko”.


 


“Baina”, azpimarratu du Jimenezek, “ezin dezakegu gauza bera esan mendiko aterpeei buruz. Edozein egoera aldaketaren aurrean lehen ohikoa zen aterpe bat bilatzea, baina apurka galdu egin dira eta orain, ia bat bera ere ez dago. Abeltzaintza estentsiboarekin aterpe horiek mantendu egin ziren, baina hori ere ia desagertu denez, horrekin batera joan dira aterpeak”.