Nafarroa Baik menpekotasun eremuko lanpostuen kalitatea hobetzeko ekimen desberdinak aurkeztu ditu
(2010/Maiatza/12)
   
 

Nafarroako Parlamentuko Gizarte Gaietako Batzordean Nafarroa Baiko ordezkariak diren Ioseba Eceolazak eta Maria Luisa Mangadok Menpekotasun Legearen inguruan ekimen desberdinak aurkeztu dituzte prentsaurreko batean.  Alde batetik Gizarte Gaietako Kontseilariari jabeldura eginen diote, dependentziaren babes eredu sozialean zer motatako neurriak paratu behar diren adieraz, argitu eta zehatz dezan. Beste aldetik, lanpostuen kalitatea hobetzeko mozio bat aurkeztu dute.


 


Nafarroa Baiko parlamentariek azaldu dutenez, “dependentzia eta norberaren autonomia sustapenaren Legeak izugarrizko aurrerapausoa sortarazi du gure gizartean, baina herritarrok dauzkagun eskubideak, legea dela medio, indartu eta errebisatu behar dira”.


 


Mangadok esan duenez, “Orain dela gutxi NEK-ek, Nafarroako Gobernuak eta CCOO-k eta UGT-ek dependentziaren babes sozialari buruzko elkarren arteko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren aurrean, Nafarroa Baik zenbait ezadostasun adierazten ditu, arazo batzuk agerian gelditu baitira. Gure ustez oso garrantzitsua da hitz egiten jarraitzea, helburu bakarrekin: arazoak konpontzea. ”Hau dela eta, gizarte gaietako kontseilariari jabeldura eginen diogu, dependentziaren babes eredu sozialean zer motatako neurriak paratu behar diren zehatz dezan”.


 


Mangadok azpimarratu duenez, “bigarren ekimena bi puntutako mozioa da. Jabelduran esan dugun bezala, Giza zerbitzuko arloak azkenengo urteotan izugarrizko zabaltze prozesua izan du. Baina Nafarroa Bairen ustez, giza zerbitzuen inguruko ikerketa eta analisia errekurtsoen zerrendan, gastuen kopuruan eta finantzaketaren sisteman oinarritu da bakarrik, baina ez da lanpostuen kalitateari buruzko hausnarketa sakonik egin”.


 


“Gure ustez lanpostuen kalitatea eta zerbitzuen kalitatea erabat lotuta daude eta mozio honen helburua da, hain zuzen, ahalik eta azkarren, mahaia sektoriala osatzea, ordezkaritza sindikala eta enpresen ordezkaritza duten guztiekin, “Convenio Provincial Marco” deritzona abian jarriz enplegu kalitatea ziurtatzeko. Bestetik, mozioaren bigarren puntuaren arabera, Nafarroako Gobernuak urtero Parlamentuan neurri sorta bat aurkeztu beharko luke jabetasun eta kudeaketa publikoko egoitzetan langilegoaren behin-behinekotasuna desager dadin” esan du Mangadok.