Nafarroa Baik salatu du Europan gerrikoa estutzen ari diren bitartean, Barcinak milioi bat euro gastatzen dituela urtean izendapen libreko karguetan
(2010/Maiatza/13)
   
 

Aritz Romeo Nafarroa Baiko Iruñeko zinegotziak gaur goizean ohartarazi duenez, “gastua murrizteko helburuarekin, administrazio guztiak neurri zorrotzak ezartzen ari dira. Hala ere, Yolanda Barcinak izendapen libreko kargu guztiei eusten die Iruñeko Udalean; konfiantza politikoaren irizpidearengatik izendatutako karguak dira, meritua eta gaitasuna kontuan izan gabe”.



Romeok azaldu duenez, “izendapen libreko karguak ordaintzeko milioi bat euro gastatzen ditu Iruñeko Udalak, eta kopuru hori berrikusi egin beharko litzateke, gastua murrizteko helburuarekin”. Nafarroa Baiko zinegotziak gaineratu duenez, “krisi ekonomikoari aurre egiten hasteko, dauzkagun baliabideak optimizatzen hasi beharko ginateke eta administrazio egiturak antolatu beharko genituzke. Pisu guztia sektore baten bizkar gainean ezin da utzi, eta ezin dugu onartu gastuaren murrizketa guztiak gizarte zerbitzuetan egitea, horiek izan behar direlako, alegia, krisi ekonomikoaren ondorio latzenak pairatzen ari direnak laguntzeko administrazio publikoek erabili beharreko tresnak”.


 

“Espainian 2011n pentsio kontributiboak izoztuko dira (neurri bidegabea erabat, krisiari ezin zaiolako aurre egin gastu soziala murriztuz), eta Iruñean, Barcinak milioi bat euro gastatuko ditu izendapen libreko karguen soldatak ordaintzeko. Kopuru hori nabarmen jaitsi beharko litzateke, udal baliabideen optimizazioa eginez, eta Nafarroa Baik hori egiteko konpromisoa hartzen du”.