Patxi Zabaletak dio UPNren “gobernu falta ikaragarria” dela, eta bere eredua “agortua” dagoela
(2010/Maiatza/31)
   
 

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak esan duenez, UPNren “gobernu falta ikaragarria” da. Era berean, alderdi erregionalistak defendatzen duen eredua “agortua” dagoela azpimarratu du.



Parlamentuko Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen aurretik, Zabaletak dei egin dio UPNri. “Egungo egoerari eusten diotenaren inguruan dituzten kezka horiek alde batera utz ditzatela, eta arduratu daitezela herritarren benetako arazoez”.


 

Azaldu duenez, gizarteko sektore askoren egoera “oso larria” da. “Baina Sanzen adierazpenetan ez da kezkarik nabaritzen nekazarien, abeltzainen edota industriak bizi duen egoeraren gainean”. Gaineratu duenez, zerbitzuen sektoreak “turismotik hasi eta merkataritzaraino, oso egoera txarra bizi du”.