Nafarroa Baik salatu du Nafarroako Gobernuak kultur jardueretako laguntzak murriztu dizkiela udalei
(2010/Ekaina/2)
   
 

Kultura arloko Nafarroa Baiko bozeramaile Patxi Telletxeak salatu du Nafarroako Gobernuak, “PSNren laguntzarekin”, kultur jarduerak antolatzeko laguntzak murriztu dizkiela udalei. Telletxeak gogoratu duenez, “joan den maiatzaren 27rako, Juan Ramon Corpasen agerraldia eskatu genuen, udalek antolatutako kultur jardueretarako diru-laguntzekin zer gertatuko zen ezagutzeko, eta zehatzago izateko, 200 eta 1.000 biztanle arteko udalerrietan Arte eta Kultura programa garatu behar zen jakiteko”.



Nafarroa Baiko bozeramaileak ohartarazi duenez, “kultur kudeatzaileen hausnarketarekin bat gatoz, Kultura Departamenduak udalei emandako diru-laguntzak murriztea kritikatzen dutenean”. Patxi Telletxeak azpimarratu duenez, “Sanferminetako Museoa gelditzeko unea da hau; diru hori udalerriak egiten ari diren kultur arloko lana sustatzeko erabili behar da”.


 


“Krisitik ateratzeko laguntzak ematen ari zaizkio hainbat sektoreri, baina kultur esparruan gure erkidegoan kultura garatzen laguntzeko diru-partidak eta laguntzak blokeatzen ari dira. Noizko kultur arloko krisiaren kontrako plangintza bat? Noizko kultur industriak krisitik ateratzeko plangintza bat?”, galdetu du.


 

Patxi Telletxeak azpimarratu duenez, “PSN murrizketa horren konplizea da. Horregatik, Felones jaunari dei egiten diogu, ekintzekin eta ez hitzekin egiaztatu dezan udalek nafar guztien aurrekontuetatik laguntza jasoko dutela”.