NABAIK Nafarroan haurdunaldia borondatez eteteko eskubidearen alde bere erabateko konpromisoa adierazi du
(2010/Ekaina/11)
   
 
Osasun Legea tramitazio zuzenean eta irakurketa bakarrean bozkatzen zen momentuan, hasiera bateko eguneko aztergaien zerrendan zegoen akats batengatik (gero zuzendu zena) sortu zen gaizkiulertua dela eta, koalizioko lau parlamentari egon ez izana bene-benetan sentitzen du Nafarroa Baik. Era berean, koalizioak Nafarroako jendarteari barkamena eskatu dio, gertatutakoaren ondorioz lege aldaketa honen onarpenean emango den atzerapenagatik.

Honen aurrean Nafarroa Baik argi utzi nahi du tramitazioaren bozketaren momentuan osoko bilkuren aretoan egon ordez, lau parlamentariak Parlamentuan beste lan batzuetan egon izana bakar bakarrik akats baten ondorioa izan dela; eguneko gai zerrendan zegoen oker baten zuzenketaz (non testua lehenago irakurketa bakarrean bozkatzen zela esaten zen) ohartu ez izanagatik, alegia.

Era berean, Nafarroa Baik nabarmendu nahi du bere konpromiso sendo eta erabatekoa Nafarroan haurdunaldiaren borondatezko etena egiteko eskubidearen alde. Koaliziotik azpimarratu bezala, “zorionez, datorren astean gai hau zuzendu ahal izango da eta, gainera, Madrilen Nafarroa Baik egin duen ekimenari esker, dagoeneko Nafarroako emakumeen eskubidea indarrean dago”.