Frantzian egiten ari diren pertsona etorkinen kanporatzea kondenatzen da lehen adierazpenean, eta erlijio sinesmenekiko tolerantziarik eza eta jatorri etnikoa izateagatik pertsonak edo komunitateak jazartzea edo haienganako indarkeria erabiltzea txarresten da, eraso horien jatorria edozein dela ere, eta gobernu batek egitea oraindik eta larriagoa dela esanez.
Era berea, “ijito herriaren aitortza egiten da, eta beste edozein pertsonak dituzten eskubide eta betebehar berak dituztela azpimarratzen da. Era berean, esparru guztietan ijitoen komunitatearen normalizazioa lortzeko elkarlanari bultzada emateko konpromisoa hartzen da, irudi errealago bat emanez eta egiazko integrazioa lortzea zailtzen duten estereotipoak alde batera utziz”.
Era berean, Frantziaren jardueran Nazio Batuen ebazpenen kontrakoak direla gogoratzen da, eta azpimarratzen da etnia edo jatorriagatik bakarrik pertsonak diskriminatzeak ez duela laguntzen xenofobiaren kontrako borrokari. Halaber, Espainiako Gobernuari eskatzen zaio, Atzerri Ministerioaren bitartez adierazpen hori entregatzeko eta ahalegina egin dezala ijitoen kaleratzeekin amaitzeko, kontuan izanda etniatik haratago Europako herritarrak ere badirela eta pertsona horien eskubideak urratzen ari direla.