Nafarroa Baik CANeko presidentearen eta zuzendariaren agerraldia eskatu du
(2010/Iraila/10)
   
 

Ampliar (eus)

Nafarroa Baik berriro ere eskatu du Jose Antonio Asiainek CANeko presidenteak eta Enrique Gońi zuzendari nagusiak agerraldia egin dezatela Parlamentuan. Aurreko ikasturte politikoan eskaera bera egin zuen koalizioko talde parlamentarioak, baina UPNk eta PSNk eragotzi egin zuten. Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak gogoratu duenez, “orain gutxi, Enrique Gońiren agerraldia ere eskatu genuen, baina IU aurka azaldu zen, eta horrekin bat egin zuten UPNk eta PSNk; azkenean, gai hori ezin izan genuen bozkatu”.




“Nafarroako Estatutua edo Amejoramenduaren araera”, ohartarazi du Zabaletak, “Nafarroak aurrezki kutxen erregulazioaren inguruko eskuduntza dauka eta derogatu gabe daukan lege bat ere badago, nahiz eta Nafarroako Gobernuak eta beste indar politiko batzuk behin eta berriro betetzen ez duten”.


 


Nafarroa Baiko bozeramaileak adierazi duenez, “CAN edo Nafarroako Kutxa fundazio publikoa da eta bere ondarea, termino kriptiko bat erabiltzeagatik galtzen ari dena, publikoa da zalantzarik gabe. Erakunde sortzaileek, Iruńeko Udala eta Foru Aldundia edo Nafarroako Gobernua, erreferentzia da eta politikan eskuduntzak indarrean jartzera behartzen duena”. Patxi Zabaletak zehaztu duenez, azken urteetan CANekin gertatu den guztiaren erantzukizuna, UPNren Gobernuarena eta PSNrena da”.


 


Amaitzeko, Nafarroa Baiko bozeramaileak ohartarazi duenez, “eskuduntza horiek atzera ez botatzea espero dugu, une hau oso larria delako CANentzat”.