Berdintasun eta Hezkuntza Legeak betezten ez dituzten ikasliburuei buruzko txosten bana eskatuko die Nafarroa Baik Arartekoari eta Emakumearen Institutuari
(2010/Iraila/17)
   
 

Nafarroako eskoletan erabiltzen diren ikasliburuek ez dituzte Berdintasun Legea eta Hezkuntza Legea betetzen. Horregatik, Nafarroa Baik Aratekoari eta Emakumearen Institutuari txosten bana eskatuko die. Nafarroako eskoletako lehen eta bigarren hezkuntzan erabiltzen diren 176 ikasliburu aztertu ditu Nabaik. Argitaletxe batzuen ikasliburuak ezin izan ditu aztertu koalizioak, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak ez baitio eskatutako material guztia eman.


 


Nafarroa Baik Hiritartasunerako Heziketa eta Heziketa Etiko Zibikoari buruzko liburuak aztertu ditu. Zehazki, ikasliburuek generoen arteko berdintasunarekiko errespetua, familia ereduak eta askatasun afektibo sexuala nola lantzen duten ikertu du Nabaik.   “Estereotipo sexistak ezabatzen lagundu beharrean, betikotu egiten dituzte  testu hauetako askok eta, zoritxarrez, adibide asko daude” esan du Parlamentuko Hezkuntza Batzordeko Nafarroa Baiko bozeramailea den María Luisa Mangadok.


 


Mangadok esan duenez, “historiako liburuetan emakumeak desagertuak daude, berdin gertatzen da Literatura eta Hizkuntzako liburuetan eta Zientzietako liburuetan (Fisika, Kimika, Biologia) adibide bat jartzeagatik, azkeneko hauetan Marie Curieri buruz hitz egiten dutenean beti senarrarekin agertzen da. Hau ez da gertatzen gizonekin.”


 


“Sexualitatearen tratamenduan argi dago liburuek heteronorma jarraitzen dutela, liburuak heterosexualak direnei zuzenduta daude, bikoteaz hitz egiterakoan ez dago sexu bereko bikote bakar bat ere. Ez da kontuan hartzen gelan egon daitekela, eta direla, homosexualak diren neskak eta mutilak”, azaldu du Mangadok.



Parlamentariak ohartarazi du “ikasgai guztietan berdintasuna eta aniztasuna kontuan hartzeko badira, bereziki Hiritartasunerako Hezkuntzan eta Etikan zaindu beharreko baloreak dira hauek, eta justu irakasgai hauetan aurkitu ditugu kasu eskandalagarrienak”.