“Termino horietako batzuk 10/1990 Foru Legean jasotzen dira, NaBaik eta PSNk bere garaian egindako ekarpenak eta guzti, baina lege honetan ez dira ekarpen horiek jasotzen, eta gainera, egin ziren egokitzapenetan ez zen kontzientzia eragozpena arautzen eta bai emakumeek haurdunaldiaren borondatezko etetea Nafarroan egin ahal izatea, nahiz eta UPNk sistematikoki urratzen duen lege hori”, esan du.
Fernandez de Garaialdek gogoratu duenez, ordezkatzeko demanda bat aurkeztu zen eta bertan profesionalen kontzientzia eragozpenaren arautzea jasotzen zen, aurtengo martxoan onartutako lege organikoan jasotzen den bezala. “Horrek guztiak esan nahi du haurdunaldiaren borondatezko eteteak eta profesionalen kontzientzia eragozpena arautzeko Nafarroako eta Espainiako lege guztiak sistematikoki urratzen dituela UPNk, bai lehen eta bai orain, eta errepikatu beharrean gara oraindik ez dela abian jarri profesionalen kontzientzia eragozpena arautu behar duen legea”.
Nafarroa Baik uste du lan handia dagoela egiteke, baina NaBaik egin egingo du lan hori, “UPNren jarrera inmobilistaren, atzerakoien eta eskubide urratzaileen aurrean”.