Nafarroa Baik PSN-ri eskatzen dio Kontzientzia eragozpenaren lege proposamena erretiratzea, beharrezkoa ez delako
(2010/Urria/21)
   
 

 


Nafarroako Kontseiluak argitu du martxoaren 3ko 2/2010 Foru Lege Organikoa betetzeko ez dela beharrezkoa kontzientzi eragozpena legez erregulatzea eta bere formulazioa ez dela derrigorrez erregistro eratan egin behar. Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeko Nafarroa Baiko ordezkariak diren Asun Fernandez de Garaialdek eta María Luisa Mangadok Nafarroako Kontseiluaren azken ebazpena aurkeztu dute prentsaurreko batean.


 


Asun Fernandez de Garaialde Nafarroa Baiko osasun arloko bozeramaileak esan  duenez, “UPNren ideologia dago Nafarroan aborturik ez egiteko Nafarroako Gobernuaren erabakiaren atzean, eta hori ezin dugu onartu. Gobernuak ezin du hori egin. Ezin du Nafarroako emakumeak baztertzen jarraitu. Legea bete behar du”.


 


Bukatzeko Fernandez de Garaialdek azaldu duenez,  “argi dago UPN-ren inposaketa ideologikoa dela eta horregatik PSN-ri eskatzen diogu erresponsabilitea, seriotasuna eta azkenik Kontzientzia eragozpenaren lege proposamena erretiratzea, beharrezkoa ez delako”.