Txentxo Jimenezek ohartarazi duenez, “gertaera honen aurrean izan ziren erreakzio gogorren ondorioz, eta Parlamentuak mozio bat onartu ondoren, Nafarroako Gobernua behartuta ikusi zen eztabaida zabaltzera era mankomunitateak eta gizarte eragileak eztabaidan sartzera”.
Hala ere, koalizioko parlamentariak zehaztu du eztabaida prozesua irekitzeak ez zuela berarekin ekarri Nafarroako Gobernuak Plangintza esposizio publiko fasetik kentzea. Fase horren eta alegazio epeak zabaldu baino ez zituen egin.
Txentxo Jimenezek adierazi duenez, “igaro diren hilabeteetan, eraginpean dauden eragileek argi utzi dute Plangintza berrosatzeko premia. Eztabaida horren baitan, egun hondakinen tratamenduaz arduratzen diren mankomunitateak eta Greenpeace edo Ekologistak Martxan bezalako eragileen RRR izeneko plataforma eratu dute. Hondakinak murriztearen aldeko jarrera argia dute guztiek; era berean, materialak birziklatzearen alde egiten dute, horiek lurperatzearen edo erraustearen aurretik”.
“Eztabaida horretatik ondorioztatzen ari da hondakinak murrizteko helburua eta Gobernuak aurkeztutako Plangintza ez direla uztargarriak. Eraginkorra izango litzatekeen plangintza bat egin ahal izateko sartu beharko liratekeen zuzenketa kopurua handia izango litzateke, eta horiek guztiak jasotzea ezinezkoa da”, esan du Jimenezek.
Horregatik guztiagatik, Nafarroa Bai talde parlamentarioak mozioa aurkeztu du Parlamentuan, eta bertan eskatzen zaio Nafarroako Gobernuari Plangintza esposizio publiko fasetik kentzeko eta alegazio epea ere eteteko.