La Sexta telebista kateko ‘Salvados’ programari eskainitako elkarrizketan, Egigurenek esan zuen euskal gatazka politikoaren amaiera uste dena baino hurbilago dagoela eta ETAk Gabonetan bere amaiera egiaztatzea iragarriko duela “Hori terrorismoaren amaiera dela esan daiteke, hiltzen duen terrorismoarena bai, behintzat”. Patxi Zabaletaren ustean, “adierazpen horiek oso baikorrak dira, eta agerian uzten dute bakegintzarako eta normalizazio politikorako egoera berri eta itxaropentsu batean gaudela