Nafarroa Baik 12-13 parlamentari eskuratuko lituzke, Navarrometroaren arabera
(2010/Azaroa/12)
   
 

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak ‘Navarrometro’aren datuak ezagutu ondoren esan duenez, “datu horiek behartzen eta akuilatzen gaituzte, eta Nafarroako lehen indarra izateko gure buruari jarri diogun helburua zuzena dela adierazten dute”. ‘Navarrometro’aren arabera, UPN izango litzateke alderdirik bozkatuena, eta 17-18 eserleku eskuratuko lituzke Nafarroa Parlamentuan. Nafarroa Baik 12-13 parlamentari izango lituzke, PSNk ere bai; PPk 5 eserleku eskuratuko lituzke eta INUek 2. Bestalde, Patxi Zabaleta da herritarrengandik oniritzia onena duen bigarren politikaria, 3,9ko puntuazioarekin. Yolanda Barcina da lehena, 4,5 punturekin.




Patxi Zabaletak komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan azpimarratu duenez, “nafarren %68k nahi du Nafarroan aldaketa politikoa gertatzea. %20 bakarrik dago horren kontra. Horrek obligazioa izan beharko luke Nafarroako indar politikoentzat, agindua bezalakoa da”.


Hurrengo hauteskundeen ondoren gobernua osatzeko lehen bi aukeretan Nafarroa Bai egotea azpimarratu. “Herritarren %12k nahi dute NaBaik, PSNk eta IUNek osatutako gobernua egotea, eta %12k ere nahi du Nafarroa Baik eta IUNek osatutako gobernua”. Zabaletak gaineratu duenez, “Nafarroa Bai da gure herrialdean aldaketa politikoa gertatu eta gidatu ahal izateko indar politiko nagusia”.


“Nafarren %68k aldaketa politikoa gertatzea nahi badu, nahi den bi gobernu osaketa nagusietan NaBai baldin badago eta aldaketa politikoa gidatzeko indar politiko nagusia NaBai bada, daukagun pizgarria ikaragarria da”. Azpimarratu duenez, “aldaketa politiko hori gertatzeko eta horren bermea izateko lanean jarraituko dugu”.