Diputatuten Kongresuak NAFARROA BAIk 2011ko Estatuaren Aurrekontu Orokorren Proiektuari egindako 3 transakzio-zuzenketa onartu ditu. Hori dela eta, Estatutik milio bat euro helaraziko dira Nafarroan zenbait proiektu ezberdin ahalbidetzearren.
Gauzak horrela, Espainiako Gobernuak 500.000 euroko partida bideratuko du Berriozarreko Kultur Etxe berria eraikitzeko, 400.000 euro Atarrabiako Kultur Etxea hornitzeko, eta, azkenik, Iruņeko Ganbera Abesbatzak 100.000 euroko dirulaguntza jasoko du. |