Zabaletak ohartarazi du Barcinak Gobernuko goi-kargu kopurua murriztuko duela dionean, orain beharrezkoak direnak baino gehiago daudela aitortzen duela
(2010/Azaroa/30)
   
 

Ampliar (eus)

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak adierazi du Yolanda Barcinak agintzen duenean bera Nafarroako presidentea bada Gobernuko goi-kargu eta kontseilari kopurua murriztuko dituela, “aitortzen ari da gaur egun beharrezkoa ez den eta arrazoitu gabeko gastuak daudela”.



Bozeramaileen Batzordea eta Mahaia egin baino lehen komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan agertu duenez, “gauden garaiotan, betebeharra da Gobernu bateko goi-karguen eta zuzendaritza nagusien kopurua murriztea”.


“Iruńeako Udala da munduko adibiderik txarrena”, azpimarratu du Zabaletak. “Administrariak izan behar ziren lekuetan, atzamarrez aukeratutako pertsonak daude; eta gastu publikoaren gastuan murrizketan izan behar ziren lekuetan, diru xahutzea gertatzen ari da Udalean”, zehaztu du.