Txentxo Jimenezek nabarmendu du “gure foru lurraldearen baliabide urriak bideratzeko inbertsio politikak, ustez krisi egoerari erantzutera, enplegua sortzera eta ekonomia suzpertzera bideratuak, ez dira emaitzarik ematen ari”. Nafarroa Baiko parlamentarioaren irudiko, “ekimen horiek eraikuntzari lotutako azpiegitura handiak zituzten oinarrian: Nafarroako ubidea, Los Arcoseko zirkuitoa, Navarra Arena etab… Kasu batzuetan bizi dugun testuinguru ekonomikoan luxu onartezinak dira eta, beste batzuetan, haien eraginkortasuna murritza izango da inguruko lurraldeetan jarraikortasunik ez dutelako izango”.
Jimenezek jakinarazi duenez, “Nafarroako ekoizpen eta ekonomia arlo guztien desoreka eta zailtasun egoera larriak eskatzen zuen baliabide horiek bideratzea enpresa txiki eta ertainei beren jardueran laguntzeko, eta zerbitzu publikoen eta bizi kalitatearen mailari eusteko ezinbesteko diren beste azpiegitura batzuek indartzeko”.
Langabezian dauden pertsonen kopuruaren gorakadak esan nahi du drama pertsonal eta familikoak ere gora egiten dutela”, esan du Txentxo Jimenezek. “Gero eta pertsona gehiago dira erakunde publikoen laguntzen beharra dutenak egoera pertsona larriei aurre egiteko, baina aukera hori ere etenda bilatzen dute aurrekontuen murrizketek, krisiaren ondorioz kaltetutako pertsonen beharrei aurre egiteko bitartekoak, baliabiderik gabe utzi dituztelako”.
Azkenik, Nafarroa Baiko ordezkariak gogorarazi du 2011rako aurrekontuek ere bide hori sakondu besterik ez dutela egiten, azpiegitura handietarako dirutza handituz eta krisiaren ondorioak arintzeko partidak murriztuz. Horrek erakusten du Nafarroak gobernu ideologikoki arriskutsu horrekin amaitu beharra duela eta Nafarroako eskuinaren jarreren oso bestelakoak direnetatik iritsi behar duela noranzko aldaketa horrek”.