UPNK martxan jarri duen egoitza elektronikoak ez duela Euskararen Ordenantza betetzen salatu du Nafarroa Baik
(2011/Urtarrila/14)
   
 

 


 


Nafarroa Baiko Iruńeko udal taldeak UPNk Euskararen Ordenantza ez duela betetzen eta herritarraren parte bat baztertzen duela salatu du.


 


UPNk aurkeztu duen egoitza elektonikoak 138 tramite administratibo egiten laguntzen ditu, udal bulegoetara joan barik. Itziar Gomez Iruńeko Nafarroa Baiko zinegotziak esan duenez, “bulego birtual berriak elebitasuna ahaztu eta ez du Euskararen Ordenantza betetzen”.


 


Itziar Gomezen esanetan, “ez da Yolanda Barcinak Euskararen ordenantzari iruzur egiten saiatzen den lehenengo aldia, aurrekari gehiegi daudelako”. “UPNk iruindar guztientzat gobernatu eta, batez ere, arauak bete behar dituela ahaztu egiten du. Berriz ere, hiritarrentzat ekimen positiboa dena zikindu egiten du UPNK euskaldunen beharrei ez dielako jaramonik egiten", adierazi du Gomezek.


 


Azkenik, Nafarroa Baiko zinegotziak “bere eginbeharra bete eta beharrezkoak diren neurriak har ditzan” eskatu dio Barcinaren taldeari.