“UPNk pentsatuko balu Nafarroa Bai ez dela bere areriorik nagusiena hurrengo maiatzeko hauteskundeei begira, ez litzateke egongo, bere azken Kontseilu Politikoan egin zuen bezala, Nafarroa Baik osatzen duen ezkerreko koalizio aurrerakoi eta anitzaren kontra etengabeko erasoak eginez”, azaldu du Jimenezek.
Koalizioko parlamentariak adierazi duenez, “Barcinak eta Catalanek ondo baino hobeto dakite hurrengo hauteskundeetan bi aukera nagusi izango direla, gure erkidegoarentzat oso ezberdinak diren proiektuei eutsiz: UPNren eredu zaharkitu eta desgastatu eta baztertzailea, 45.000 langabe gehiago egotea ekarri duena, bazterketa egoeran dauden pertsona kopurua handitzea ekarri duena eta inolako itxaropen sozial eta ekonomikorik ekartzen ez duena; eta Nafarroa Bairen proposamena: aniztasunean oinarritutako aldaketa ekartzeko lanean diharduena, errespetuz jokatzen duena, ezkerreko eredu aurrerakoia ezarri nahi duena eta gure erkidegoko itxaropenak eta proiekzioa goratu nahian pertsonei arreta berezia jartzen diena”.
“Herritarren gehiengoak behin baino gehiagotan adierazi du UPNk ordezkatzen duen eskuinaren aroa amaitutzat emateko eta gure erkidegoan aldaketa politikoa gertatzeko bere borondatea”, esan du Jimenezek. “Nafarroa Baik bere sorreratik eutsi dio helburu horri, eta hurrengo maiatzaren 22tik aurrera desio hori egi bihurtzeko lanean tematuta dago. Horretan dihardugu, pertsona hoberenak prestatuz, hauteskundeen hurrengo egunean baldintzarik onenetan izan daitezen”.