Nafarroa Baik deitoratu du Barcinak eta UPNk azalpenik eman nahi ez izatea Iruñeko Udaltzaingoaren egoera larriaren inguruan
(2011/Otsaila/21)
   
 

Aritz Romeo Nafarroa Baiko Iruñeko zinegotziak beste behin ere Udaltzaingoak bizi duen egoera larriaren inguruko azalpenak eskatu ditu Presidentzia Batzordean; izan ere, berriki jakin da Simon Santamari udaltzainak salaketa jaso duela. Aurreko ostiralean, Romeok azalpenak eskatu zituen, Udaltzaingoa eskandaluetan murgilduta dagoelako aspaldian, eta gaur, Ana Elizalde Hiri Segurtasun zinegotziak eman dizkion azalpen ostiraleko berak izan dira: uko egin dio azalpenak emateari eta Nafarroa Bairen kontra egin du.



Nafarroa Baiko zinegotziaren aburuz, “Yolanda Barcinak, Udaleko ordezkari nagusia den heinean, eta Elizaldek, Udaltzaingoaren ordezkari politikoa den heinean, Iruñeko herritarrei lehenbailehen azalpenak ematea beharrekoa da; gure Udaltzaingoaren eta hiriaren irudia gero eta okerragoa egiten ari dira guztiak batera”.


Aritz Romeok ohartarazi duenez, “herritarrek eta Udaltzaingoak berak azalpen bat merezi eta behar dute, baina, horrekin batera, polizia hurbilago eta demokratikoagoa edukitzeko aldaketa gertatzea ere behar dute, Iruñeko Udaltzaingoaren izen ona berreskuratzea, oro har profesional onak direlako; herritarrek hurbil, garden eta eraginkorra den polizia bat dutela dentitu behar dute”.


“Barcinak nahikoa denbora dauka herririk herri Nafarroan zehar UPNren aldeko kanpaina egiteko, baina bere karguaren mailan egoteko eta bere hirian gertatzen ari denaz beharrezkoak diren azalpenak emateko ez dauka ez denborarik ez gogorik”, salatu du Roneok. “Hauteskunde kanpainan izan arren, ezin ditu albo batera utzi dagozkion funtzioak”, azpimarratu du.