Uxue Barkosek oharrean dioenez, "Beste hainbat emakumek bezala, bularreko minbiziari aurre egin beharra daukat eta horretan arituko naiz, laster baten eta tratamenduak ezartzen dituen epeak hala aginduta, eguneroko egitekoetara itzuli ahal izateko".
Hala, Barkos "animatuta eta indartsu" dagoela dio "era honetako minbiziak osatzeko dituen perspektibengatik", eta "egun gutxi barru atzera elkar ikusiko garen esperantza" agertu du.