Zabaletak esan du Japonian gertaturikoak politika nuklearra berraztertzera behartzen gaituela
(2011/Martxoa/14)
   
 

Ampliar (eus)

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak eta Aralarreko koordinatzaile nagusiak Japonian gertaturiko terremotoa eta horron ondorioak deitoratu ditu. Hainbat zentral nuklearrek izan dituzten istripuak gogoratu eta gero, “energia nuklearraz egiten den erabilera berraztertzeko premia“ dagoela azaldu du.



Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen batzordean parte hartu aurretik bere elkartasun osoa azaldu die japoniarrei, terremotoa eta tsunamiaren ondoren, orain istripu nuklearraren arriskua baitute gainean.


Era horretara, bat egin du energia nuklearra berraztertzeko nazioarteko komunitateak egindako eskariarekin, “datu berri eta kezkagarriak ikusi eta gero bistakoa baita analisi eta azterketa berria egin behar dela“.