Zabaletak Patxi Lopezi erantzun dio NaBaiz egin duen aipamena okerra, lekuz kanpokoa eta astakeria politikoa dela
(2011/Martxoa/25)
   
 

Ampliar (eus)

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak gaur arratsaldean ohartarazi duenez, “Patxi Lopezek NaBaiz esandakoa erabat okerra, lekuz kanpokoa eta astakeria politikoa da”.



Nafarroa Baiko bozeramaileak Lopezi erantzun dio hauteskundeetara begirako bat-egite bat ez dela legalitatean oinarritzen. “Zentzugabekeria da Lopezek esandakoa, eta ikaragarrizko astakeria da konparazio hori egitea. Legezkoa izan edo ez oinarri bezala erabiliko luke Lopez jaunak UPyDrekin edo PPrekin koalizioa egiteko?”, galdetu du.


Patxi Zabaletak agertu duenez, “Lopezek defendatu beharko luke alderdi politiko baten legalizazioa irizpide demokratikoetan oinarritu beharrekoa dela, eta ezin ditu NaBairen irizpide argiak erabili Sortuz daukan jarrera ulertezinari aitzakiak jartzeko”.


Amaiatzeko, Zabaletak esan du Patxi Lopezen astakeria hain dela “larria” politikan diferentzia programatikoak izan daitezkeela ahaztu egiten duela.