Frantziako hauteskunde kantonaletako emaitzek “lotsagarri” utzi dute Miguel Sanz
(2011/Martxoa/30)
   
 

Nafarroa Baik salatu duenez sozialistek igaro den asteburuan ospatu diren hauteskunde kantonaletan lortu duten garaipena indargabe uzten du Miguel Sanzek hil hasieran Pau hirian izenpetu zuen krisialdiaren kontrako ituna. 


 


Jose Angel Agirrebengoa Nafarroa Bairen legebiltzarkideak aditzera eman duenez  “Akordio honen izenpe bera  adierazpen hutsa izateaz  gain eta  neurri handi batean UPNren nortasun fobiengatik edukirik gabeko ituna izateaz gain” sozialistek lortu duten garaipenak “ezerezean” utzi du Miguel Sanz eta  Jean Jaques Laserreren artean izenpetutako ituna. 


 


Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak bere historian lehen aldiz izango du presidente sozialista. George Labazeek garaitua izan den  Jean Castaigns ordezkatuko du,  Jean Jaques Laserre  honen presidente orde zelarik.  Nafarroa Baik salatu nahi du “UPNk erakusten duten ikusmira politiko eskasa” inkestetan agertzen baitzen hitzartutako konpromisoa ezin izango zela bete,  itunaren beste alderdia Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren Gobernutik irtengo zelako. Nafarroa Bairen ustetan hau ezusteko handia izan da UPNrentzat, “ikusmira politiko eskasa” duela erakutsi duelako. Pirinio Atlantikoetako Kolore Politikoa Akitaniakoaren berdina izango da eta Nafarroako Gobernuak adierazi egin du jada ez duela haiekin harremanik mantenduko. 


 


“Hiritarren egiazko arazoei konponbideak emateko akordioetara iristeko gai diren politikariak behar ditugu” baieztatu du Agirrebengoak. “UPNk beste behin ere erakutsi du duen itsukeria politikoa eta bere nortasun fobiak eta hauek Nafarroaren garapena eta hiritarren ongizatea oztopatzen ditu. Aldaketa inoiz baino beharrezkoagoa da guztion Nafarroa eraikitzerik izan dezagun, inolako kanporaketarik gabe, ongizatea, kalitatezko lana, gure enpresen lehiakortasuna bermatzeko eta behingoz Europari bizkarra emanda bizitzeari utz diezaiola”.