BARKOSen ABURUZ RODRÍGUEZ ZAPATEROren HITZALDIAK “EZ DU BILTZEN INOLAKO PROPOSAMEN ZEHATZIK”
(2008/Apirila/8)
   
 

Nafarroa Bai koalizioaren diputatua Uxue Barkosek adierazi duenez Espainiako Gobernuko presidentziarako hautagaia José Luís Rodríguez Zapaterok egin hitzaldia “zehaztasunik gabekoa izan da erabat, izan ere, ez baitu proposamen zehatzik aipatu”.


 


Barkosen aburuz, “Rodríguez Zapaterok duela lau urte egindako inbestidura hitzaldia “intentzioen adierazpen” hutsa izan zen; egun, aldiz,  behar beharrezkoak dira egiazko proposamen zehatzak, besteak beste, egoera ekonomikoari eta mahai gainean dauden erronka sozial garrantzitsu eta larriei aurre egin ahal izateko datozen lau urtetan zehar”.


 


Para la diputada navarra el hecho de que Rodríguez Zapatero pueda ser investido en segunda votación demuestra una carencia ya que “falta una voluntad inequívoca por alcanzar acuerdos que permitan hacer frente a los retos a los que estamos obligados a responder”.


 


Honen ildora, Barkosek gaineratu du debatea oraindik ez dela bukatu eta, hortaz, oraindik ere ikusteke dagoela “zertxobait gehiago eskaintzeko prest ote dagoen presidentziarako hautagaia hasi berri den legealdiari begira”.


 


Edonola ere, Nafarroa Bai koalizioaren bozeramaileak argi utzi du oso zaila dela gisa honetako diskurtsoari baiezkoa ematea; gauzak horrela, eta Barkosek esan bezala, “datozen orduetan zehar aztertuko eta erabakiko dugu Nafarroa Bairen botoa, hots, ezetza eta abstentzioaren artekoa betiere”.


 


Diputatuen Kongresua, 2008ko apirilak 8