Zabaleta: “PSN eta UPNren arteko akordioak eraikitzaileak bakarrik poztu ditu, eta interes jakin batzuei erantzuten die”
(2008/Apirila/14)
   
 

Bozeramaileen Mahaiaren eta Batzordearen ondoren Zabaletak ohartarazi duenez, “UPNk eta PSNk elkarrekin eskaini duten prentsaurrekoak erakusten du bi alderdiok parlamentuan egin beharreko eztabaida saihestu nahi izan dutela, eta era horretara, indar politiko eta sindikal batzuk alboratu dituzte”.


Zabaletak esan du “azkarregi” egindako ekimena izan dela, “eta neurri baten, horren atzean propaganda egiteko asmoa dago bakarrik”. Aralarreko koordinatzaile nagusi eta Nafarroa Baiko bozeramailearen aburuz, “PSNk UPNri egindako lagapenaren irudia da gaurkoa. PNSk eskuinera egin duen biraren konstatazioa da”.


“Nafarroako egoerari buruzko azterketa soziala egin beharrean, Sanzek eta Elena Torresek gaur aurkeztu dutena eraikitzaileak poztera begira egindako inbertsioa da. PSNk baietz esan dio UPNk mahai gainean jarritako guztiari, eta Nafarroako gizarteko benetako premietatik urrundu da. Eskuinak egindako kudeaketaren ondorioz, osasuna eta hezkuntza publikoak gero eta arazo handiagoak dituzte”.


Sozialistek iaz agindutako guztia ahaztu izana salatu du Zabaletak; besteak beste, Nafarroan aldaketa eta politika aurrerakoia ezarri behar zela zioen PNSk. “Horren aurrean, UPNri men egin diote, interes jakin batzuk atzetik dituen operazioan”.