NAFARROA BAIK MOZIO BAT AURKEZTU DU NAFARROAN 0-3 URTE BITARTEKO ZIKLOAREN UNIBERTSALIZAZIOA ETA DOHAINTASUNA LORTZEKO
(2008/Apirila/22)
   
 

 


Nafarroa Baik gaur goizean iragarri du prentsaurreko batean Nafarroako Parlamentuan mozio bat aurkeztu duela 0-3 urte bitarteko zikloaren unibetsalizazioa eta dohaintasuna lortzeko. Agerraldian parte hartu dute Hezkuntza Batzordean Nafarroa Baiko ordezkariak diren María Luisa Mangadok, Paula Kasaresek eta Patxi Telletxeak.


 


María Luisa Mangadok erdaraz eta Paula Kasaresek euskaraz azaldu dute proposamen honek oinarrizko bost helburu dituela: 0-3 urte bitarteko zikloaren eskubidea; ziklo honetako hezkuntza dohainekoa eta unibertsala izatea; kudeaketa Hezkuntza departamentuaren eta Foru Administrazioaren menpe egon beharko lukeela; eta aukera linguistikoa zein izango den erabakitzeko eskubidea bermatu beharko litzatekeela, kontuan izanik Nafarroak bi hizkuntza dituela: euskara eta gaztelera”. Patxi Telletxeak bere aldetik, gaineratu du “oso garrantzitsua dela 0-3 urte bitarteko zikloa hezkuntzarako”.


                       


Hezkuntza Batzordeko Nafarroa Baiko ordezkariek gogoratu dute, “gure talde parlamentarioak, gaiaren garrantzia ikusirik, bere garaian 0-3 urte zikloaren aldeko plataformarekin lan sesio bat eskatu zuela”. “Sesio horretan ikusi zen bideragarritasun ikerketa bat egitearen beharra, ziklo honekin erlazionatutako agenteekin batera”.