Nafarroa Bairen iritziz, PSNren ausardia falta baliatzen ari da UPN
(2008/Apirila/25)
   
 

Nafarroa Baik Floren Lukiri erabateko babesa adierazi dio, gaurko egunerarte egin duen udal gestioa txalotu du eta aurrerantzean ere, oposizio eraikitzailea egiteko erabateko babesa adierazi dio. Izan ere, Lukik adierazi duen legez, "aurrerantzean oposizioan egongo bagara ere, orain arte martxan jarri izan ditugu proiektuak bertan behera gera ez daitezen lanean jarraituko dugu eta oposiziotik bada ere, proiektu eta egitasmo berriak sustatzen jarraituko dugu".



Nafarroa Baik PSEren jarrera aldaketa salatu nahi du. Gaur Baraņainen egin duena, NaBairekin sinatutako hitzarmena apurtu izanaz gainera, udal gobernu progresista bati uko egitea izan da. PSNk nahiago izan du eskuineko alkate baten alde egin, etorkizuneko gobernuko aurrerakoi bat babestu baino.



Bide batez, NaBaik salatu egin nahi du UPN PSNren ausardia faltaz baliatzen ari dela. Baraņaingo kasuan agerian geratu da PSNren ausardia falta, baina erabat salagarria iruditzen zaigu UPNk egin duen erabilera, bere probetxurako ari dela agerian utziz eta ez Nafarroako gizartearen zerbitzura.