UXUE BARKOS LAN ETA INMIGRAZIOA, OSASUN ETA KONTSUMOA, NAZIOARTEKO KOOPERAZIOA ETA BIDE SEGURTASUN KOMISIOETAN TALDE MISTOAREN BOZERAMAILEA IZANEN DA
(2008/Apirila/29)
   
 

Nafarroa Bai koalizioaren diputatua Uxue Barkos, abiatu berri den IX. Legealdi honetan zehar, Diputatuen Kongresuan, Talde Mistoaren baitan bozeramailea izanen da Lan eta Inmigrazioa, Osasun eta Kontsumoa, Nazioarteko Kooperazioan eta Bide Segurtasun komisioetan.


Batera, Uxue Barkos bozeramaile-laguntzailea izanen da Talde Mistoaren izenean ere Barne, Defentsa, Diputatuaren Estatutu eta Sustapen batzordeetan. 


Gaur goizean bertan, Talde Mistoa osatzen duten diputatu guztiek egindako bileran erabaki da batzordeen banaketa eta izendatu dira bozeramileak, barne antolaketarekin harremana duten kontuak zehaztu eta jorratzearren.


Egun arte egin izan ohi den bezala, Talde Mistoaren bozeramile orokorra hilabetez hilabete aldatuz joanen da; sei dira Talde Mistoa osatzen duten diputatuek, eta horien arteko banaketa eginen da, txandaka.


 


 


Diputatuen Kongresua, 2008ko apirilak 29